
Whois.eus webgune edo domeinu-izenei buruzko informazioa eskuratzeko tresna da. Zerbitzuarekin edozein domeinu-izenen erregistroan erabilitako informazioa eta bere eskuragarritasuna ikusi ahalko ditu erabiltzaileak. Ezagutza teknikoa ez dutenek domeinu-izen bati lotutako informazioa kontsultatzeko aukera ematen du, baita domeinu-izen hori libre dagoen ala ez jakiteko ere. Zerbitzu honek .EUS domeinuaz gain TLD nagusiak (.com, .net, .org, etab.) kontsultatzeko aukera ematen du, informazioa euskaraz itzuliz.
Iturria: whois.eus
via @eitbAlbisteak: PuntuEUS Fundazioak bi zerbitzu berri aurkeztu ditu: https://t.co/LxV2UWZ6Ez eta https://t.co/DQMN8Q7ZZ7https://t.co/zlvTG8Wlnm