Berriak antolatuta, Oroiteria jardunaldia egingo da abenduaren 12an Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain). 1936ko gerrak Euskal Herrian utzitako aztarna ezagutarazteko Berria egunkariak sortutako proiektua da Oroiteria. Jardunaldi horretan bertan proiektuaren webgunea aurkeztuko da ofizialki.

Non, noiz: Abenduaren 12a, astelehena, 16:00-20:00. Martin Ugalde kultur parkea (Gudarien etorbidea z/g, 20140 Andoain)
EGITARAUA:
16:00. Oroiteria webgunearen aurkezpena.
16:30. Emilio Majueloren Nafarroako Memoria Berreskuratzen proiektuko zuzendariaren hitzaldia: Zer egin behar dugu, bada, oroimenarekin?
17:15. Fernando Mikelarena historialariarekin solasaldia, Sin piedad saiakera saritu berriaren inguruan.
18:00. Atsedenaldia
18:15. Mahai ingurua: Memoria ekimen herritarrak: ekarpenak eta erronkak.
Partaideak:
> Gotzon Garmendia (Lau Haizetara Gogoan plataformako koordinatzaile ohia, eta egun Donostiako Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialeko kidea).
> Julia Monge (Intxorta 1937).
> Hodei Muniozguren (Lobak Ekimena).
* Ekitaldi irekia. Zuzenean jarraitu ahal izango da berria.eus atarian.