Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Kirk Douglas, 100 urte gurekin

$
0
0

Kirk Douglas yiddisheraz mintzo zen etorkinen familia txiro batean jaio zen New York-en, abenduaren 9 batean, gaur ehun urte. Zinearen historiako aurpegi eta presentzia ezagunenetako bat izan zen 20. mendean, eta bere film bikain batzuk euskaraz ditugunez, Azpitituluak Euskaraz-en ere ospatzen dugu haren urtebetetze eta mendeurrena.

Hona ze lan ikus ditzakezun euskaraz, Kirk Douglas-en filmografia zabaletik:

  • The Bad and the Beautiful (1952). Zinea zinearen barruan, non Douglas-ek ekoizle egozentriko baten rola betetzen duen (goiko irudia hangoa da)
  • Paths of Glory (1957). Salaketa antimilitarista.
  • The Vikings (1958). Abenturen film klasiko bat.
  • Spartacus (1960). Film epikoa, zeinean Kirkek ekoizle lanak ere egin zituen, agenda politiko jakin batekin, Dalton Trumbo gidoilaria erreskatatu baitzuen zerrenda beltzetatik.

Zorionak Kirk, eta eskerrik asko.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik