
"Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela? Zergatik utzi behar dugu emakumea Mari-Domingiri eman diogun laguntzailearen bigarren plano horretan eta ez da izanen emaztea Olentzero bera?" Galdera horiekin plazaratu zuten orain bi urte Iruñean emakume Olentzeroa Duguna dantza taldeko kideek. Asmatu zezaketen, baina ez zuten asmatu beharrik izan. Tradizioan ere Olentzeroa emakume edo emakumea Olentzero izan baita. (...) Olentzero irudikatzeko modu bakarra ez dago. Ez ofizioz, ez itxuraz, ez generoz. Olentzero asmatzen dugun modukoa izango da aldi bakoitzean. Ez beti ikazkin, ez beti gizonezko. Espero dezagun emakume eta queer Olentzero gehiago ikustea gure karriketan aurtengo eguberrietan.
Iturria: dantzan.eus
via @aritzibanez: Zer nahiago Olentzero emakumea edo Maniki Domingi? https://t.co/9CLSlkVNXz@dantzan@dugunahttps://t.co/Ze4ozOgg6N