Neska gazte bat bortxatu zuten bi gizonek larunbat gauean, Zarautz eta Getaria artean. Eraso sexista salatzeko, "kazerolada" martxa antolatu dute gaurko: 18:00etan aterako da Zarauzko Musika Plazatik "Erasorik ez erantzunik gabe!" lemapean, eta Getaria izango du helmuga. Azken horretan, elkarretaratzea egingo da 19:00etan.
↧