Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9108

Margaret Thatcher hil da: jarri musika apur bat

$
0
0
Hefner taldearen The day that Thatcher dies etorri zait burura Erresuma Batuko lehen ministro ohia hil dela jakin eta berehala. “Barre egingo dugu Thatcher hiltzen den egunean” zioten Londresko bandakoek, “badakigu ez dagoela ondo, baina dantzatuko dugu eta kantatuko gau osoan”. We love the city diskoan aurki dezakezue. Ez da Thatcherri buruz maitasunez hitz egiten duen kanta bakarra, noski. Euskarazko errepertorioari errepaso bat eginda, lankide batek Baldin Badaren Tatxer nabarmendu dit.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9108