Birus baten ondorioz hil da Joxean Lizarribar (Altzo, 1951). Euskaldunon Egunkaria itxi zuteneko hamargarren urteurrenaren ondoren ospitaleratu zuten, eta bere osasunak hainbat gorabehera izan ostean zendu da. Emaztea eta hiru seme-alaba zituen. 2000tik Egunkaria-ko administrazio kontseiluko kide izan zen, eta 2003an hartu zuen EKT Euskarazko Komunikazio Taldeko presidente kargua (orain, BERRIA Taldea). “Lehengoa bezalako egunkaria egin behar dugu: independentea eta zabala”, esan zuen 2003ko ekainaren 12an Egunero kazetak argitaratu zuen elkarrizketan, BERRIA argitaratzear zela.
↧