Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9064

Jaurlaritzak ez du beteko Berriari agindutako edizio elektronikoa finantzatzeko konpromisoa

Hizkuntz Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik honela zioen BERRIAn urriaren 2an argitaratutako elkarrizketan: "Krisiak harrapatuta, edizio elektronikoa egiteko arazoekin dabil, eta horregatik erabaki du Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatzea BERRIArekin. Diru laguntza bat jasoko du, 200.000 eurokoa, Interneteko edizio horretarako behar dituen inbertsioak egin ditzan". BERRIA multimediaren garapen proiektuan laguntzeko diru laguntza joan den udan hitzartu genuen Eusko Jaurlaritzarekin. Eta udazken hasieran, 170.000 eurokoa izango zela esan ziguten. Laguntzarako konpromisoa Lehendakaritzatik hartu zen, bertako diru funts batetik ordainduko zelako. Baina duela egun batzuk jakinarazi digute hitzarmen hori ez dela gauzatuko; beraz, diru hori ez du jasoko BERRIAk.Image may be NSFW.
Clik here to view.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9064

Trending Articles