Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

"Friki", Rikardo Arregik

$
0
0
EUSKARAK duen ezaugarri miragarrietako bat da bere inguruan mota guztietako xelebreak biltzeko gai dela; gutxi izango dira munduan jende bitxiak horrelako indarrez erakartzeko ahalmen izugarri boteretsua izango duten hizkun-tzak. Euskararen iraupenari buruzko ikerketetan ez da inoiz faktore hau kontuan hartu, baina uste dut aurrerantzean aintzat hartu beharrekoa dela: euskarak iraun du, beste arrazoi askoren artean, jende frikiek zertan entretenitu izan dezaten. Friki hitza erabili dut bitxi edo xelebre gutxi iruditzen baitzait; izan ere, bitxi hitza neutroegia da, eta xelebre hitzak zerbait barregarri eta, aldi berean, maitagarri gordetzen du bere baitan, friki hitza haratago doa, behar dugun mailegu berria da, beraz.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Trending Articles