Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketan lanak aurkezteko epea asteazkenean amaitu zen, eguerdiko hamabietan.Lehiaketaren bigarren edizio honetan 22 lan aurkeztu dira, Euskal Herri osoko txoko ezberdinetakoak guztiak ere. Lehenengo edizioarekin alderatuta 'kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da', adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz 9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatuko dira sari nagusia eskuratzeko.
![gonbidapena_saribanaketa2013]()
