Hekimen elkartearen ustez, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan hedabideentzat diru jaitsierarik ez egotea sektoreak egindako lana onartzea da. Aurrekontuen proiektuaren arabera, euskal hedabideentzat 4.875.000 euro aurreikusi ditu gobernuak, iazko kopuru bera. Baina era berean, Hekimenek kezka agertu du hizkuntza politikarako laguntzen murrizketa dela eta. Hekimenek (Herri Ekimeneko Euskal Hedabideen Elkartea) euskara hutsean ari diren berrogeita hamar hedabide baino gehiago biltzen ditu.
↧