Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9039

Albistegien inapetentzia (Askegunea eta ETB)

$
0
0
Paper inprimatuari ez zion eutsi atzo nire baikortasunak. Egunak argitu zuenerako, Donostiako Bulebarrean zeuden jada Estefania Beltran de Herediaren gizon-emakumeak, Segikoak izateagatik zigortu nahi dituzten —eta dagoeneko nahiko zigortuak izan diren— gazteak atxilo hartzera. «Ez dut ongi ikusten ideologiagatik norbait kartzelan sartzea» izango da Beltran de Herediak berripaper honi eman dion elkarrizketako tituluetako bat. Eta, ez baduzu ongi ikusten, zergatik egiten duzu, bada? Ondorioa: Eusko Jaurlaritzak galdu du aukera ezin hobea, Ertzaintza etxean utzi, eta garai berriei egiteko ekarpen garrantzitsu bat.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9039

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik