Biltzarra maiatzaren 10 eta 11n egingo da, Iruñean, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Osasun Arloko langile eta ikasleei zuzenduta dago baina bestelako kolektiboei ere irekita dago. Hiru mahai-ingurutan oinarrituta dago: “Etorkizuneko osasuna sustatzen”, “Zer du nire seme-alabak?”, eta “Konponbide bila...”. Izena ematea www.oeegunea.org webgunetik egin behar da eta epea maiatzaren 6ra arte izango da.
↧