Euskal kultura modernoak badu zulo bat aspalditik, hein handi batean, mitologiarekin eta hizkuntzarekin zerikusia duena. Aipatutako zulo hori betetzen laguntzeko, maiatzaren 25ean Lazkaon Euskararen Jatorriaren VIII. Biltzarra egingo dugu, hizkuntza eta mitologia aurrez aurre jarriz. Egungo gizarte modernoan bakoitza bere bidetik dabil, “mitologia-hizkuntza” banaketa bat bizi dugulako. Baina betidanik eskutik eskura ibili dira, gizarteak eta hizkuntzak (oso modernoak ez badira) “mitologia+hizkuntza” batuketa bizi zen garaietan sortuak eta eraldatuak izan omen zirelarik.
↧