Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9108

MindMeld: trepetatxo guztiak adi-adi entzuten uneoro, ea zer esaten ari zaren

$
0
0
Expect Labs Kaliforniako enpresa txiki bat da, 2011n sortutakoa. Azken bolada honetan dirutza jasotzen ari da teknologiako erraldoien partetik. Bertan inbertitu duten azkenak Intel, Samsung eta Telefónica dira. Enpresa sortu berria MindMeld garatzen ari da, “anticipatory computing” (‘aurreikuspen konputazioa’-edo) deritzon teknologia berri baten lehen urratsa. MindMeld proiektuaren helburua teknologiak garatzea da, gureelkarrizketak entzun, denbora errealean aztertu eta haietan oinarrituta informazioa ekoizteko, erabiltzaileok informazio eskaerarik egin beharrik gabe. Badirudi Intelek eta Samsungek interes berezia dutela teknologia horietan.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9108