Euskarak eta gaztelaniak "oreka" izan beharko dute eskoletan, Espainiako Gobernuaren zirriborroaren arabera. Amaierako azterketak izango dira DBH eta Batxilergoa amaitzean. “Enborreko” ikasgaiak sartuko dira horietan —estatuak zehaztuko dituenak—, eta “espezifiko” bat. Euskara horiek baino atzerago dago; "espezialitatekoa" izango da, eta ez dute amaierako azterketan sartu ere egingo. Madrilgo gobernuak izango du proba horiek zehazteko ardura.
↧