Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Euskal literatura "komertzialaren" lurruztea

$
0
0
Zein izango litzateke azken urteotako gertakaririk nabarmenena, euskal literaturaren munduan? Twist eta Martutene bezalako nobela luze-zabalen eta (neurri batean) totalen argitalpena? Saiakeraren generoak izan duen bultzada (oso) erlatiboa? “Erasmus” literaturaren/belaunaldiaren puztutze (eta, ondoren, hustutze) prozesua? Emakumeen literaturaren hazkunde post-sugetarra (numerikoki, behintzat, gizonezko idazle askok beldur direna baino txikiagoa suertatu dena)? Gure literaturaren globalizazioaren jarraipena, indigenismo gutxi-asko adeitsua dela bide? Euskal Gatazkaren inguruko kontakizunen (“errelatoen”) indarberritzea (eta, agian, historifikazioa) “armak isildu diren garai itxaropentsu” hauetatik aurrera? Nago, aipatutako guztiek garrantzia izan arren (bakoitzak bere neurrian), fenomeno inportanteenetako bat euskal literatura komertzial baten finkapenaren hastapenak izan daitezkeela.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik