Colourise.sg argazki zaharrak automatikoki koloreztatzen dituen zerbitzu bat da. Zuribeltzezko argazki bat kargatu (ez du URL-a emanda funtzionatzen; beraz argazkia zure disko gogorrean izan behar duzu lana egiteko) eta segundu batzuetan bihurtzen dizu. Emaitzak nahiko txukunak iruditu zaizkigu.
Image may be NSFW.Clik here to view.

Argazki bat eraldatutakoan, argazki koloreztatua eta konparazioa jaisteko aukera ematen dizu colourise.sg-k. Era berean, konparazio tresna batekin ezker-eskuin kontrol bat mugituz, irudia nola aldatu den ikus dezakezu. Goiko adibidean ikus daiteke hori, Txirrita erdi koloreztatua, bestea orijinalki zuribeltzez.
Irudi orijinala, Txirrita eta Saiburu bertsolarien eseritako erretratu ezaguna, Indalezio Ojangurenen fondokoa da. Ojangurenen beste argazki ezagun batekin ere egin dugu trukoa. 1933ko Euskal Estatutuaren bozketan, lehen aldia izan zen Espainiako estatuan botoa eman zutena emakumezkoek, eta Eibarren egin zen argazki hau.
Image may be NSFW.
Clik here to view.
Kolore horixka-marroixka duten argazki zaharrekin ere funtzionatzen du. Asier Sarasua Sustatuko editorearen argazki fondo aberatsetik moldatu dugu jarraian datorrena.
Image may be NSFW.
Clik here to view.
Sarasuatarren arteko beste argazki batekin, beste emaitza optimo bat:
Image may be NSFW.
Clik here to view.
Colourise.sg delako tresna hau Singapurreko Gobernuaren teknologia sustatzeko agentziaren proiektu baten emaitza da. Egun gutxitarako omen dago sarean, gero kendu egingo omen dute... Hemen daude azalpenak, nola egin duten, adimen artifizialeko teknikak erabiliz eta tresna Singapurreko milaka argazki historikorekin trebatuz.
Duela aste batzuk komentatu genuen Remove.bg oroitarazi digu tresna honek. Kasu hartan, argazkietatik fondoak ezabatzeko balio duen baliabidea da.
Image may be NSFW.Clik here to view.
