"Mixu Baserrian, sagutxo batek gidatutako jolas interaktibo bat da". Gero eta gehiago dira gaur egun, baserriko bizitik urrun bizi diren gaztetxoak: familiako baserrian bizi den inor ez dutenak, ikastetxeko txango bati esker egon izan direnak soilik baserri baten, inoiz baserri baten egon ez direnak... Finean, gazte gehienek ez dute aukerarik izan baserriko bizia, bertako ohiturak edota ohiko gauzak gertutik ezagutzeko. ¡ Guzti honi buelta eman eta gaztetxo eta baserrien arteko lotura indartzeko asmoarekin sortu da jolas hau. Kasu honetan gainera, gaztetxoek gustokoen dituzten teknologiak erabiliz jolastu dezakete Mixurekin, mugikorra eta mezularitza aplikazioak.

Guzti honi buelta eman eta gaztetxo eta baserrien arteko lotura indartzeko asmoarekin sortu da jolas hau. Kasu honetan gainera, gaztetxoek gustokoen dituzten teknologiak erabiliz jolastu dezakete Mixurekin, mugikorra eta mezularitza aplikazioak.
Mixu sagutxoarekin baserriko atal ezberdinak, baratzea, zein animaliak ezagutu nahi dituztenek, hurrengo web orrialdera joan daitezke: https://www.mixujolasa.eus/. Bestela, telegram aplizaioa instalatuta baldin badaukate, bere bilatzailean @mixuBaserrianBot idatzi eta bertan txat berri bat zabalduko zaie jolasean hasteko zuzenean.
Jolasa Telegram aplikazioan sortu izan denez, iOS zein Android mugikorra duen edonork izango du erabilgarri. Gainera, Telegramek PC-ko bertsioa du, beraz, ordenagailutik ere erabiltzeko aukera izango dute windows, Mac eta Linux erabitlzaileek.
Mixu Baserrianen helburua, jolasaren bitartez baserriko bizia ezagutarazteaz gain, gazteenek idazkera lantzea da. Izan ere, Mixuren jolasean, bideo, audio eta irudiak egoteaz gain, galderak daude eta hauei erantzuteko erabiltzaileak idatzi beharra du.
Beraz, Adimenlabs, jokoaren sortzaileak, 6-8 urte bitarteko gazteei interakzio ezberdin bat eskeintzeaz gain, jolas didaktikoa bat sortu duela sinisten du.