
7 Katu gaztetxea Bilboko Alde Zaharreko gune okupatu eta autogestionatua da. 12 urte daroaz irekita, baina konponketak behar ditu lokalak, bereziki hezetasunen ondorioz. Hortaz, obra abiatu dute, eta jendearen ekarpena eskatzen ari dira Itsulapikoa izeneko crowdfunding aplikazioaren bitartez, non egin beharrekoak eta finantziazio bideak gardentasunez adierazten dituzten.
Iturria: itsulapikoa.eus
via @7katuGaztetxea: Hasi da obra finantzatzeko crowdfunding kanpaina! Egin zure ekarpena, denon artean lotuko dugu! #7Konponketakhttps://t.co/7PVuGtIeJN