Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Xerezade, 27 zapata, Kontra-kantxa eta Laborategia, Blogetan! lehiaketan garaile

$
0
0

  • Jasone Larrinaga eta Ana Moralesek zuzendutako Xerezade blogari dagokionez, ondoko ezaugarriak nabarmendu ditu epaimahaiak: Blogetik kanpo “oso aktiboak” dira: “sare sozialak, festa fisikoak...”. Lan “handia” egiten dute edukiak aukeratu eta egokitzerakoan.
  • Imanol Epelde irakasle eta bideo-blogariak gidatutako 27 zapata gunearen harira, epaimahaiak blogaren estilo “bizia” azpimarratu du. Horretaz gainera, Youtubeko hizkuntza menderatzen du, eta gai eta gogoeta “mamitsuak” lantzen ditu formatu arinean.
  • Iruñe Astitz da Kontra-kantxa blogaren arduraduna, eta emakumeen kirola sustatzea du helburu, “aldarrikapena tonu umoretsu eta alaian egiteko trebezia erakutsi du, medioko hizkuntzaren erabilera egokia egiten du, eta sare sozialetan oso aktiboa da".
  • Azkenik, Dabid Martinezen bloga da Laborategia, eta software askearen kultura zabaltzea du xede, “hausnarketa kritikoaren” bidez. “Gai teknikoak era humanoan azaltzen ditu, eta euskarazko komunitatearekiko konpromisoa erakutsi du".

Iturria: blogetan.eus

via @AzkueFundazioa: Xerezade, 27 zapata, Kontra-kantxa eta Laborategia, Blogetan! lehiaketan garaile https://t.co/CGxf8wHOVn@blogetan@XereArtxiboa@arkkuso@27zapata@argia@toki_kom@zuzeu@puntueus@IPARRA_EUS@iametzahttps://t.co/RlGPask3Gy


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9044

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik