Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9042

Nafarroako Administrazio Publikoetako lan deialdietan euskara modu eraginkorrean baloratzeko proposamena.

$
0
0

Nafarroako Gobernuari, Iruñeko Udalari, Estatuko Administrazioari eta Justizia Administrazioari eskatzen dieguna hauxe da: Euskarazko hizkuntz profileko lanpostu gehiago sortzeaz gain, lan deialdi mota guztietan euskara baloratzea, modu eraginkorrean.

2019ko apirilaren 4an, Administrazioetan Euskararen Eguna dela eta, Nafarroako Administrazio Publikoetako Korrika Batzordeak zabaldutako idazkia, hauxe: “Nafarroako Administrazio Publikoetako Korrika Batzordeak Euskararen Eguna antolatu du Administrazioetan, Korrika Iruñera hurbiltzen dela ospatzeko.

Administrazio gaztelaniadun elebakarraren filosofia izan da nagusi orain arte eta une honetan ere hala da. Administrazio elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz funtzionatzeko prestatua) da gure helburua, ordea.

Aurreko Korriketan gure aldarrikapenak mahai gaineratu ditugu. Korrika eta Euskararen Egun honetan ere egin nahi dugu hori.

Nafarroako Gobernuari, Iruñeko Udalari, Estatuko Administrazioari eta Justizia Administrazioari eskatzen dieguna hauxe da: Euskarazko hizkuntz profileko lanpostu gehiago sortzeaz gain, lan deialdi mota guztietan euskara baloratzea, modu eraginkorrean”.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9042

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik