Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Zer izen ipiniko diogu Eguzki Sistemako planeta nano honi? Gonggong, Holle edo Vili? Zeuk ere bozka dezakezu

$
0
0

Planeta izateko txikitxoa da 2007 OR10 (horregatik da planeta nanoa), baina Eguzki Sisteman izenik ez duen gorputzik handiena ere bada berori. Duela hamar urte aurkitu zuten, baina oraindik ez du jaso "benetako" izenik. Hawaii-ko astonomo talde batek webgune bat ireki du 3 izen proposatuz, eta zaletuen esku utziz izena aukeratzea: Gonggong, Holle edo Vili

Planeta izaera emateko txikiegiak diren gorputzak dira planeta nanoakPluton dugu ezagunena, baina badira beste batzuk ere, hala nola, Zeres, Haumea, Makemake eta Eris. Erabat onartuta dauden horietaz gain, beste dozenaka gorputz ere ezagutzen dira gure Eguzki Sisteman, planeta nanoen kategorian sailkatzeko modukoak.

Horien artean dago 2007 OR10 kodearekin ezagutzen dena, une honetan Eguzki Sisteman izenik ez duen gorputzik handiena dena (1.250 Km-ko erradioa, Plutonen erdia, gutxi gora-behera). Kuiperren gerrikoan dago, Pluton baino kanporako orbitatzen. Lurrazala izotzez eta metano-izotzez estalita dago eta, eguzki-izpiek jotean kolore gorri bizia ematen diote. Haumea eta Makemake baino handixeagoa da eta satelite txiki bat ere badu.

Esan bezala, planeta nano horren izena aukeratzeko prozesua ireki dute. Hiru izen proposatu dituzte astronomoek

  • Gonggong: jainko txinatarra, uholdeak eta kaosa sortarazten dituena.
  • Holle: Europa erdialdeko tradizioan agertzen den izaki mitologikoa, ugalkortasunarekin eta berpizkundearekin zerikusia daukana.
  • Vili: jainko nordikoa, Odinen anaia.

Edonork bozka dezake bere gustuko izena eta, aukeratu den hori proposatuko da hurrengo IAU (International Astronomical Union) biltzarrean planeta nano hau izendatzeko.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik