Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Googleren produktuen hilerria, #Killedbygoogle

$
0
0

Google ezagun da punta-puntako enpresa teknologikoa delako eta etengabe produktu berriak (eta gehienetan oso erabilgarriak) merkaturatzen dituelako. Baina egia da Googlek ere sarri askotan bere hainbat zerbitzu itxi behar izan dituela. Dagoeneko 158 dira, eta killedbygoogle.com webgunean aurkituko dituzu.

Apirilean izan dira azkenak: Googlek Google Inbox eta Google +. itxi ditu, betirako. Lehenago ere dozenaka izan dira Googlek itxi behar izan dituen produktu edo zerbitzuak. 158, hain zuzen ere. Batzuetan arrakastarik izan ez dutelako; beste batzuetan, Googlerentzat ez zirelako estrategikoak (edo erabiltzaileak beste norabaitera eraman nahi zituelako). Erabiltzaileen haserrerako, maiz. Izan ere, erabiltzaileek askotan pentsa dezakete Googleren esku daudela: produktu batzuk erabiltzera bideratzen dituela erraldoi teknologikoak eta, baterakoan, zerbitzu horiek gabe uzten dituztela, horrek sortzen duen galerarekin.

Killedbygoogle.com kode irekiko webgunean bildu dituzte orain arte Googlek itxi dituen zerbitzu guztiak. Ziur bertan aurkitzen duzula garai batean zuretzat ezinbesteko zen tresnaren bat, eta egun batetik bestera saretik desagertu zena. Google News, Picasa, Google +, Spaces, Google Now, Orkut, Google TV, Urchin, Google Talk, eta abar eta abar.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik