Dagoeneko zabalik da aurtengo deialdia. Bi liburu hautatu dira aurtengorako ere: Aleksandra Kollontai errusiar idazlearen Liubov pchel trudovyj eta Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises. EIZIEren webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien laginak. Laginak aurkezteko epea: 2019ko maiatzak 23.

Itzulgaiak
Honako bi obra hauek dira aurtengo itzulgaiak (eta lehiaketan parte hartzeko itzuli beharreko laginak):
- Aleksandra Kollontai, Liubov pchel trudovyj (El amor de las abejas obreras)
Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word).
- Ernest Hemingway, The Sun Also Rises
Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word).
Proiektuak aurkezteko lekua eta epea
Epea 2019ko maiatzaren 23an amaituko da, eguerdiko 12:00etan. EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak. Helbidea: Zemoria 25, behea - 20013 Donostia. Postaz bidaliz gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.
EIZIEren webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien laginak.