Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Ahozko kultur adierazpenak ikertzeko deialdia deitu dute Mintzolak eta EHUk

$
0
0

Mintzola Ahozko Lantegiak deituta, ahozko kultur adierazpenak ikertzeko deialdia plazaratu dute, Mintzola Ahozko Lantegiak berak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak. Bertsolaritza, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpenak ikertzeko deialdia da. 2.000 euroko bi proiektu-sari eta doktorego aurreko ikerketa-kontratu bat ditugu esleitzeko. Maiazaren 3a arte egin daitezke eskaerak.

Bi proiektu-sari eta ikerketa-kontratu bat eskaini dira. Proiektu-sariak ikertzaile gazte eta hasiberrientzat dira, doktorego tesirako bidean laguntzeko. Ikerketa-kontratuak, aldiz, doktorego tesia egiteko doktorego aurreko kontratu bat finantzatuko da (UPV/EHUn). Doktorego aurreko urtebeteko kontratua lortuko du hautatuak eta hiru urtez luzatzeko aukera egongo da.

Deialdietara aurkezteko epea irekita egongo da datorren maiatzaren 3ra arte. Argibideak eta eskabideak egiteko aukera Mintzolan eta EHUren orrialde honetan aurkitu dituzue.

 

Iturria: UPV/EHU eta Unibertsitatea.net.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9016

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik