
"Bertsolamintza" jardunaldiak antolatu ditu Mintzolak 5. aldiz, bertsogintzari hainbat ertzetatik begiratzeko eta horren inguruan solasteko. Maiatzaren 2an Iruñean, maiatzaren 16an Senperen, maiatzaren 22an Bilbon, maiatzaren 23an Gasteizen, eta ekainaren 1ean Amasa-Villabonan izango dira saioak. Lehenbizikoa, ostegun honetan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 18:30ean, Sustrai Colina eta Amaia Agirrerekin. "Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka" jorratuko du batak, eta "Saio-formatuen inertziak" besteak.
Iturria: bertsoa.eus
via @bertsolaritza: Ostegunean hasiko dira Bertsolamintza jardunaldiak, Iruñean. https://t.co/aNGKqAEihp#bertsolaritzahttps://t.co/qZDqDy2zdr