Halantxe esan zidan amak lehengoan, etxean bisitan zegoela alfonbraren gainera bota zituen lau papurren aipua eginda. Eta bai, lau papurtxo ziren, etxeko bazterretan kolonia prosperoetan finkatutako hauts aleen aldean hutsaren hurrengoaren ondorengoa. Hipokrisia mortala papurrekiko ardura hori hautsarekiko itsukeriaren ondoan. Eta garbitasunaren hipokritentzat berba bat dago haren hiztegian: "txarrikurioso", eta berba horixe disparatu dio garbitasunaren hipokrita honi.
↧