
Euskal Eskola Publikoaren 28. festaren leloak bezala, 'Makina bat taupada' izena jarri diote abestiari. Errenteria-Oreretan grabatu dute bideoklipa. Gaur aurkeztu dute Euskal Eskola Publikoaren 28. festaren abestia eta bideoklipa. Makina bat taupada jarri diote izena abestiari. Oneka Oliverik idatzi du letra, Yon Figueroak konposatu du musika, Arkaitz Miner musikariak koordinatu du musikaren arloa, eta hainbat musikari eta abeslarik parte hartu dute abestian.
Iturria: oarsoaldea.hitza.eus
via @errenteriahitza: [BIDEOA] Gaur aurkeztu dituzte 'Makina bat taupada' abestia eta bideoklipa: https://t.co/msZX6ipfdq#errenteria#oreretahttps://t.co/OxSt5d81Hq