
Matematika eragiketak egiteko eta, oro har, zenbakiekin aritzeko zailtasun kronikoari deritzo diskalkulia. Populazioaren % 3-6 ingururi eragiten dion arazo hau goiz hautematea funtsezkoa da. Batuketak eta kenketak egiteko zailtasunak ez ezik, erlojuari edo egutegiari lotutako arazoak ere agertzen dituzte asaldura honek jota daudenek, eta egoera horretan egon izanagatik arazoak dituzte eguneroko jardueretan, hala nola ikasketetan edo lanean.
Iturria: zientziakaiera.eus
via @zientzia_k: Diskalkulia: zenbakiak arazo bihurtzen direnekoa - https://t.co/tLDTb8410Qhttps://t.co/cWmtJePV1c