
Baztanen eta Malerrekan baizik jokatzen ez den euskal pilotaren modalitaterik zaharrena, Laxo jokoa, Kultur Ondasun Immaterial izendatzea onartu du maiatzaren 8ko bilkuran Nagarroako Gobernuak. Laxoan aspaldi pilota-soroetan jokatzen zuten, herritik distantzia batera zeuden zelaietan. Beranduago, hiri-barrutiko plazetan jokatzen hasi ziren. Laxotik sortuak dira egungo plaza eta frontoietan nagusiak diren modalitateak.
Iturria: erran.eus
via @XorroxinIrratia: Gobernuak “laxoa jokoa” Kultur Intereseko Ondasun Immaterial izendatu du https://t.co/qST2l7klr9https://t.co/abf7PZ3PpC