
Euskararen bizitasun digitala ispiluaren aurrean agiria zabaldu du Puntueus fundazioak, gaur ospatzen den Interneten Nazioarteko Egunaren harira. Euskarazko edukien eskaintza handitzeko eskatu beharrean, eskaera areagotzeko dei egin diete herritarrei eta erakundeei. Horretarako, sakelakoak eta ordenagailuak euskaraz konfiguratzeko eskatu dute. Oraindik ere, Euskal Herriko erabiltzaileen %3-5 dira bakarrik euskara nabigazio hizkuntza moduan lehenetsita daukatenak.
Iturria: berria.eus
via @AzkueFundazioa: Euskararen eskaera handitzeko deia, Interneten Nazioarteko Egunean https://t.co/teVehFGtpM@berria@puntueus