Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9015

Juan San Martin bekaren deialdia ireki da Historiaren alorreko ikerketentzat (9.000 euro)

$
0
0

Juan San Martin bekaren deialdia ireki berri da. Eibarko Udalak eta UEUk elkarlanean antolatzen dute eta 14. edizioko ikerketa esparrua HISTORIA izango da. Kontutan hartu bekara aurkezteko proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egin behar dela. Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin ikertzaile eibartarra omentzea da. Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da eta bekaren diru zenbatekoa berriz 9.000 eurokoa. Eskaera irailaren 2tik urriaren 11 arte egin daiteke eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eta informazio gehigarria hemen aurkituko duzu.

Iturria: unibertsitatea.net

via @Uninet_ataria: Juan San Martin bekan parte hartzeko deialdia ireki da https://t.co/06iG0RX8Uo@EibarkoUdala@ueu_orokorrahttps://t.co/p418W8iVFb


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9015

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik