
Beasaingo CAF Taldeak trenen mantentze lanaz arduratzen den EuroMaint enpresa erosi du, "taldea sendotzeko asmoz". Enpresa horren balioa 80 milioi euro ingurukoa da. Suediako bidaiarientzako trenetan, tren-makinetan eta tren-ibilgailu industrialetan mantentze-lanak egiteko negozioan erreferentziazko enpresetako bat da EuroMaint, eta bere herrialdean merkatuko kuotarik handiena dauka.
Iturria: eitb.eus
via @euskaltelebista: #albistea CAF Taldeak EuroMaint enpresa suediarra erosi du https://t.co/J6igE2vz5l@eitbAlbisteak