
Ikerlari euskaldunen topalekua da Baiona atzoz geroztik. UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, martxan da Ikergazte kongresua. Hainbat esparrutan ari diren ikertzaile andana bildu dira aurtengo kongresuan ere -hirugarrena da-. 180 aditu eta ikertzaile euskaldun elkartuko dira Ikergazteko aurkezpen, hitzaldi eta tailerretan. Bihar amaituko dute. Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko Errobi campusean ari dira egiten aurtengo kongresua.
Iturria: berria.eus
via @robergutierrez: Ikerlariak, euskarak batuak https://t.co/aR57iR5UgK#ikergazte2019https://t.co/rjota3gup6