Espainiako Gobernuak lege proiektu bihurtu du hezkuntza erreforma. Jose Ignacio Wert ministroaren plana aurreko astean zen ministroen kontseilutik igarotzekoa, baina, gobernuan bertan desadostasun batzuk eragin zituenez, gaur arte atzeratu dute onarpena. Finean, Wertek eman dituen azalpenetatik uler daiteke aparteko berrikuntzarik ez dagoela aurrez iragarria zutenetik. Protesta handiak izan dira kalean erreformaren aurka, baina PPren gobernuak berretsi du aurrera jarraituko duela. "Gure esku dagoena egingo dugu akordioa lortzeko, baina proiektuaren oinarrien nortasuna galdu gabe".
Iturria: berria.info
via @berria: Erreforma proiektua onartu du Wertek, orain arteko legeek adinako zilegitasuna duela esanda http://t.co/lXHrRTkJzP