Gaur arratsaldean Donostian (19.00etan Kortxoenea gaztetxean, Grosen), hitzetik-hortzera aipatzen diren sare sozialen abantailei buruz jardungo dute, baina baita askoz gutxiago aipatzen diren desabantailei buruz ere. Gizarte mugimenduek sare sozial korporatiboak erabiltzea komeni da? Zeintzuk eta nola? Herritarrontzat zeintzuk dira arrisku nabarmenenak?

Hizlariaren iritziz (ni neu), tresna hauekiko hausnarketa kritikoak gero eta premiazkoagoak dira, helburu bezala mozkin ekonomikoak bakarrik dituzten korporazio erraldoiek gure gizartearen bilakaera zuzentzea uzten ari bait gara.
Hitzaldi hau, AHTren aurkako taldeak datozen asteotan Donostialdean antolatu dituen hainbat ekitaldiren barnean kokatzen da