Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9116

Barruko filologo-poliziaren marmarrak

$
0
0

Kontatuko banizue behin, duela hamabost bat urte, Tolosako Triangeluan, Kike Amunarrizek kaleko banku batean eserita harrapatu ninduela, zertan eta Euskaldunon Egunkaria arretaz irakurtzen eta boligrafo gorri batez akatsak markatzen, sinetsiko zenidakete? Bada egia da. Nik gogoan daukat; eta akaso Kikek ere bai. Bolada batean halaxe irakurtzen nuen euskarazko egunkaria, boligrafo gorria eskuetan, nahiz eta gero harekin egindako oharrak inori ez erakutsi. Barruan filologo-polizia marmartia duten horietakoa bainaiz, aitortzeak harrotzen ez banau ere.

Iturria: 31eskutik.com

via @31eskutik: Barruko filologo-poliziaren marmarrak http://t.co/ui33kxwnSR


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9116