Estatu osoko urologoak elkartuko dira gaur, maiatzak 31, Arrasaten dagoen Debagoieneko Ospitalean, Urologiako Euskadiko Elkartearen Zuzeneko Kirurgien XVIII Jardunaldietan. Ospitale berriko bi kirofano jardungo dute lanean goiz osoan zehar 5 kirurgia eginez. Ebakuntza horiek streamingen bitartez ikusi ahal izango dituzte, zuzen zuzenean, aretoan elkartutako espezialistek. Kirurgiak egiteko doktoreak Javier Ansa (Donostia Unibertsitate Ospitalea), Ander Astobieta (Zorrozaurre IMQ Klinika), Alejandro Sousa (Lugoko Hospital Comarcal Monforte), José Luis Gutiérrez (Santanderreko Hospital Universitario Marqués de Valdecilla) y Fernado García Montes (Ibizako Hospital Can Misses) izango dira.
Ospitalean egokitu den aretoan informazioa zabaldu, eztabaidatu eta ezagutza elkartrukatuko da prostatektomia erradikalak sor ditzakeen konplikazioei buruz, hori baita aurtengo jardunaldietako gaia. Javier Extramiana, Araba Unibertsitate Ospitaleko Urologia Zerbitzuko burua eta Debagoieneko Ospitalean ere zerbitzua ematen duen urologoa eta Euskadiko Urologia Elkarteko Presidente dena ere bertan izango da.
Lehenengo orduak zutitzearen disfuntzioaren inguruko konplikazioak konpontzeko kirurgiak egingo dira, Atoms Erreformatutako protesi bat eta AMS-700 zakil-protesia inplantatzeko.
Kirurgia hauekin koordinazioan, eta aretoan zuzen zuzenean ikusten diren bitartean, Araba Unibertsitate Ospitaleko, Bartzelonako PuigVert Fundazioko, Basurto Ospitaleko, Madrigo Gregorio Marañon Ospitaleko eta Asturiaseko Valle del Nalón Ospitaleko adituek kasu klinikoak, maila eta esfinterrak inplantatzean sortzen diren konplikazioak, mailekin egiten den inkontinentziaren kirurgiaren konplikazioen maneiua eta, baita ere, mailekin egiten den zoru pelbikoaren kirurgiaren konplikazioak aztertuko dituzte.
Jardunaldiaren bigarren zatiaren hiru kirurgiak inkontinentzia arazoak konpontzera bideratuko dira, inkontinentziarako REMEX protesia, AMS 800 Esfinterra eta Flow Secure inplantatuz.
Bitartean, beti kontuan hartuz kirurgien zuzeneko emanaldia jarraitu daitekeela, Arrasaten elkartutako profesionalek gaur egungo tratamentuak, mailek, barrek eta beste dispositiboek sortzen dituzten arazoak, eta maskuri hiperaktiboa tratatzeko aukera berriak aztertuko dituzte, Mendaroko Ospitaleko, Araba Unibertsitate Ospitaleko, Bilboko IMQ klinikako eta Basurto Ospitaleko espezialistek lagunduta.
Arratsaldeko saioan hesteetako konplikazioak izango dituzte hizpide eta profesionalentzako tailerrak egingo dituzte, hala nola sare sozialei buruzkoak eta curriculum profesionala garatzeari buruzkoak.