Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Ehun alkatek baino gehiagok eman diote babesa Lurralde Elkargoari

$
0
0

Larunbat honetan Baionan egingo den manifestazioa gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari da. Auzapezen Biltzarrak jakinarazi duenez, 103 alkatek eman diote sostengua Lurralde Elkargoaren aldeko martxari. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko alkateen 158 alkateetatik %65 egitura horren alde dagoela esan nahi du horrek. Horien artean 40 Nafarroa Beherekoak dira, 32 Lapurdikoak eta 31 Zuberoakoak. Hiru herrialdeetan alkateen gehiengo agertu da Lurralde Kolektibitatearen alde.

Iturria: naiz.info

via @naiz_info: Ehun alkatek baino gehiagok eman diote sostengua Lurralde Elkargoari http://t.co/BlWJ4EtExN


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Trending Articles