Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Gizartearen aniztasunaren adierazgarri diren 5.500 pertsona elkartu dira Baionan Lurralde Elkargoa aldarrikatzeko

$
0
0

5.500 pertsona inguru elkartu dira Ipar Euskal Herriarentzat Estatutu Bereziko Lurralde Elkargo bat galde egiteko, 6.000 izan dira antolatzaileen arabera eta 4.100 eman ditu poliziak. Manifestazioa Laugatik abiatu da eta herriko etxean bukatu da, non Joana Itzailak, Bertsularien Lagunak elkarteko presidenteak, eta Juhane Dasconek, Estiako teknikariak, hartu dute hitza euskaraz eta frantsesez hurrenez hurren. Hitzartzean François Hollanderi mezua igorri diote "ausardia" eta "Euskal Herriaren hitza" entzun dezala galdetuz. Irakurri testu osoa hemen. Ordezkari politiko eta sindikalak, eragile sozial eta kulturaleko kideekin batera ibili dira, manifestazio oso anitz batean.

Iturria: kazeta.info

via @kazetainfo: Gaur da Lurralde Elkargoaren alde "historikoa" izatea espero den manifetazioa http://t.co/f6hNa8PuYN


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9052

Trending Articles