Korsikatik berri itxaropentsuak jin zitzaizkigun maiatzaren erdialdean. Cortiko Lurralde Asanbladak korsikera ofiziala izatea onartu zuen: ondorioz, frantsesaren pare izanen litzateke lekuko hizkuntza. Horrek, alde batetik, erakusten du autonomia estatutu bat edukitzeak anitz laguntzen duela lekuko hizkuntzaren garapena. Ipar Euskal Herriak egitura autonomoa izan baleza, euskarak anitz eskertuko luke, hizkuntza ofizial bihurtzeko aukera historikoa sortuko litzatekeelako.
Iturria: blogberri.wordpress.com
via @enekobidegain: Euskararen bide luzea legeari begira http://t.co/1vwTylgMex