Larunbatean erabakitzeko eskubidearen aldeko ‘Gure esku dago’ ekimenaren aurkezpen publikoa izango da Irungo FICOBAn. Izaera eta ikuspegi ezberdineko herritarrak batu ditu ekimenak. Oinarria: Euskal Herria nazioa da, erabakitzeko eskubidea du

FICOBAn aurkeztuko du publikoki bere burua ‘Gure esku dago’ ekimenak. Ekitaldia irekia izango da (11.30ean) eta erabakitzeko eskubidearen alde bat egiten duen oro gonbidatuta dago.
Ekitaldian 25 musikarik elkarlanean egin duten abestia (eta bideoklipa) ere aurkeztuko da. Kirmen Uribek egin ditu hitzak, Kepa Junkerak eta Eñaut Elorrietak musika eta Joserra Senperenak nahasketak eta ekoizpena. Gainera guzti hauek ere parte hartu dute: Erramun Martikorena, Antton Valverde, Anje Duhalde, Amaia Zubiria, Gontzal Mendibil, Arantxa Irazusta, Pantxoa eta Peio, Fran eta Zuriñe (Hesian), Amets Arzallus, Fermin Balentzia, Xabier Solano (Esne Beltza), Maider Ansa (Tximeleta), Mikel Markez, Miren (Aire ahizpak), Alex Sardui (Gatibu), Jon Maia, Enrique Villareal el Drogas, Mikel Urdangarin, Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Xabi San Sebastian, Ines Osinaga (Gose), Rafa Rueda, Francis Díez (Dr. Deseo) eta Aiora Renteria.
Informazio gehiago Facebooken, Twitterren edo gure webgunean. Abestiaren aurrerapen bideoak Youtubeko gure kanalean.
Animatu eta parte hartu! GURE ESKU DAGOELAKO!