Euskal Herriko emakumezkoen sokatira talde baten parte hartzea izan duen film bat egin du Taiwango Gobernuak. Hango Kultura Ministerioak gonbidatuta, Badaiotz emakumezkoen taldeko kideak hara joan ziren iazko udazkenean, grabaketan parte hartzeko.

Taiwango zinema aretoetan ikusgai egon ondoren, Zhang Borui zinemagileak zuzendutako filma munduko bazter guztietan ikus daiteke orain, Youtube bidez.
Astebetez, hautatutako kirolariz eta teknikariz osatutako 20 bat laguneko taldea Asiako herrialde hartara joan zen, gastu guztiak ordainduta, han Step Back to Glory filmaren grabaketan parte hartzeko.
Filmak (bi orduko iraupena dauka eta mandarin-txineraz da) Taiwango sokatiralari baten gorabeherak kontatzen ditu. Bere taldeak Munduko Txapelketa irabazi zuen 2010ean. Garai horretan hasi zen forma hartzen Badaiotz taldeko neskei (gastu guztiak ordainduta) filmaren grabaketan parte hartzeko Taiwanera joateko gonbita egiteko asmoa.
Euskal sokatiralarien irudi gehienak 1:45:50 puntuan agertzen dira filmean; une horretan, Taiwango sokatiralarien aurka indarrak neurtzen ikus daitezke.
Badaiotz taldeak 2002an irabazi zuen, lehen aldiz, Munduko Sokatira Txapelketa; Irlandako Cork herrian izan zen. Harrezkero, urrezko 6 domina eta zilarrezko 3 erdietsi ditu munduko txapelketetan.
Harremanetarako: elgeamendi@yahoo.es