Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9064

Gif mugikorren hiru Tumblr euskaldun

$
0
0

Gif mugikorrak (irudi formatu digital bat) bolada betean daude Interneten azken hilabeteotan. Meme edo sareko joko biralak bihurtuak ditugu honezkero, bereziki, blogetan pilaturik gai zehatz batean eguneroko egoerak satirizatzeko. Euskaraz, halako hiru aurkitu ditugu.

Katalan herriak bidea agertzen duenean…
Quand le peuple catalan montre le chemin…
Cuando el pueblo catalán muestra el camino…
When the Catalonian people shows the way…

Goiko adibidea, Abertzalea zarenean Tumblr-ekoa da. Katalan herriak bidea agertzen duenean, dio azalpenak. Kasu honetan, azalpenak lau hizkuntzatan agertzen dira.

Izkinetik, euskara irakaslearen gora-beherak deskribatzeko sortua da. Adibidez:

Ikasleak, klasean nahiz azterketan, idazlanaren gaia irakurri ondoan, lanean hasten direnean

Ikasleak, klasean nahiz azterketan, idazlanaren gaia irakurri ondoan, lanean hasten direnean

Gai-jartzailea zarenean, uste dugu Josu Goikoetxeak elikatzen duela. Honek  adierazten ditu bertso-saioetako gai-jartzaile baten komeriak. Adibidez:

"Jarri ezin duzun gai bat bururatzen zaizunean."


Jarri ezin duzun gai bat bururatzen zaizunean.

 
Erdaraz halako mordo bat daude. Hona, Interneteko saltsetan lan egiten dutenen artean popularra den bat, The Coding Love.

Nola sortu hauek? Hemen gida bat, Youtubetik bideo bat aukeratu eta Gimp tresna librearekin gif animatua sortu arteko prozesua ingelesez azaltzen duena.

Eguneraketa: Egile bat aipatu dugu gorago, baina jakin dugu IzkinetikBea Salaberrik egiten duela, eta Abertzalea Zarenean euskara ikasten ari den ikasle batek.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9064

Trending Articles