2013ko uztailaren 15 eta 16an Donostian, UPV/EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Ikaskuntza Informal eta Sare Komunikazioko I. Jardunaldiak egingo dira, #ikaskide13 Twitterren.
Clik here to view.

Jardunaldiak doakoak dira eta webgunean ari gara argitaratzen: http://ikaskidetza.org
Proposamenak bidaltzeko: ikaskidetza@gmail.com
Ikaskidetza Jardunaldiak Twitterren: https://twitter.com/Ikaskidetza
Jardunaldiotan, hainbat aditu izango ditugu ikuspegi teorikoak biltzeko, baita tailer formatuan alderdi praktikoak lantzeko ere. Ikaskuntza informalaren ikuspegi aniztasuna bilatzen dugunez, arreta berezia jarri dugu jatorri desberdineko pertsonak erakartzeko.
Hauek dira ponente nagusiak:
- Juan José Calderón, e-ikaskuntzan aditua eta UNILCO-Nómada herri kulturen partehartze ekintzaileari lotutako ikerketa taldean aritua (http://ilusionismosocial.org/). Bi hitzaldi eskainiko ditu jardunaldiotan.
- Marga Ojeda, Kfé Innovación ekimenaren sortzailea (http://www.kfeinnnovacion.com) eta antolatzailea eta Active Citizensh BT elkarteko lehendakaria (http://www.linkedin.com/in/margaojeda). Lehen hitzaldiaz gain, tailer bat eskainiko du Patrick Davenne-rekin batera.
- Patrick Davenne, editorea, itzultzailea, hackerra eta gizarte sareen garapenean, ahalduntzean eta gizarte berrikuntzan aritua http://www.linkedin.com/in/pdavenne
- Chris Pinchen, P2P Foundation-eko sorrera taldekidea, ChokePoint zentsura eta zaingo sistemen inguruko proiektuaren koordinatzailea eta komunikazio arduraduna. Cryptoparty bat dinamizatuko du astelehen arratsaldean. http://www.linkedin.com/in/chrispinchen
Horrez gain, hainbat saio izango dira ikaskuntza informaleko esperientziak trukatzeko eta gizarte teknologiei lotutako tailerrak. Horien artean, azpimarratzekoa da zinema eta hezkuntza hizpide izango dituen lan-mahaia, uneotan osatzen ari garena, zinemaren hizkuntza berriak eta remix kultura, zinema eta giza eskubideak, eta ikusentzunezko ekoizpena hezkuntza ekimenekin elkarlotzeko gakoak aztertzeko.
Informazioa webgunean eguneratzen ariko gara baieztatu ahala: http://ikaskidetza.org
Edozein zalantza, proposamen edo iradokizun egiteko, bidaliguzu eposta bat: ikaskidetza@gmail.com edo aipa gaitzazu Twitterren: @IkaskidetzaImage may be NSFW.
Clik here to view.
