Jose Antonio Mujika arkeologo beasaindarrak zuzentzen duen EHUko arkeologia taldeak Aralarren orain arte ezagutzen diren giza aztarna zaharrenak aurkitu ditu. Neanderthalen industria aztarnak dira, Erdi Paleolitokoak, gutxienez orain dela 50.000 urtekoak, eta Ondarre izeneko lekuan aurkitu dituzte, aire zabalean, Enirio-Aralar mankomunitatean (Gipuzkoa). Zehazki levallois printza bat eta nukleo bat dira aurkitutakoak.
Iturria: paperekoa.berria.info
via @berria: Erdi Paleolitoko industria aztarnak aurkitu dituzte Aralarko gainetan #Aztarnak@jonordoezhttp://t.co/xJJbnCKkLV