Korsikara zihoan ferry batean daukat lehen irudia, ez dakit zergatik; agian zorroa fakturatu egin nuen eta ordura arte ezin atera. Dena dela, Bastiara ginderamatzan ferry harekin lotzen dut BERRIAren lehen zenbakia. Pozik, harro baina kezkaz ere atera genuen ale hura motxilatik, beste inork ulertzen ez zuen dokumentu arriskutsua balitz legez.
Iturria: paperekoa.berria.info
via @garaigoikoa: Domekako plazer txikiak: @urtziurruti eta territorio libreak http://t.co/Rz7SPoPo6w