
SNOMED CT medikuntza inguruko terminologia euskaratu du, Olatz Perez de Viñaspre (1987/06/19) UEUkideak. Bere hitzetan: "SNOMED CTk, medikuntza alorreko sare semantikoak, milioi bat termino inguru barnebiltzen ditu, guztiak eskuz euskaratzea lan oso neketsua da". UPV/EHUn Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterra otsailean bukatu eta SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko aplikazioa tesia ere aurkeztu zuen. Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoa eta Informatikan Ingeniaritza ikasketez gain, orain doktoretzan dabil buru belarri, lan eta lan.
Iturria: unibertsitatea.net
via @Uninet_ataria: [Berriak] Olatz Perez de Viñaspre: “SNOMED CTk, medikuntza alorreko sare semantikoak, milioi bat termino ingur... http://t.co/j2RitTnMdb