
Jaio da Donostia Gaur, Donostiako Udalak sortzen dituen edukiak zabaltzeko, eta herritarrek dauzkaten kezka, iritzi eta iradokizunak zuzenean jasotzeko plataforma komunikatibo digitala. Sakon eta zabal jasoko du Gaur-ek Donostiako gaurkotasunaren berri. Informazioa ez ezik, albisteen testuingurua, analisia, dokumentuak eta beste medioetan izandako jarraipena jasoko ditu. Horrez gain, iritzirako tartea ere izango da.
Iturria: gaur.donostia.org
via @TalaiosKoop: Gaur gure lanak fruitua eman du http://t.co/nIAftWUdR2